Ilargiaren Atzean

Iraupena:

55 minutu

Nori zuzenduta:

Publiko familiarra
(​5 urtetik gora)

Dosierra

Proiektu honek, antzezpen honek, Maialen Díaz-en  kalitatezko dramaturgian du bere oinarria,  euskara modalitatean Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatutako 2019ko haurrei zuzendutako antzerki testuen lehiaketan irabazle atera baitzen  eta  gaztelaniako itzulpena ere autore berberaren esku egon baita.
ENT/NAE eta Malaspulgas konpainiaren koprodukzio bat izanik, sorkuntza prozesuan partehartzaile izan diren Izaskun Mujika, Patrizia Eneritz eta Monika Torre-k osatzen dute “ilargiaren atzean” / “tras la luna” antzezpenaren talde artistikoa.

Ikuskizun honen indarra bertan agertzen diren gaien aniztasunean datza. Honengatik, haur eta gazteez gain, ikusle helduarentzat ere erakargarria da, bertan  kontziliazio familiarra eta adingabeko ume baten familia harreraren integratze prozesua taularatzen delako, euskal kulturaz, mitologiaz, aitzinako ohiturez, matriarkatuaz eta naturaz zipriztindutako testuinguru batean bilduta.

Proposamen eszeniko honetan, pertsonaien emozioak aratzak eta libreak taularatzeko apustua egin dugu, non amorrua, mina, beldurra, frustrazioa, maitasuna, elkar ulertzea eta damutasuna agerian geratzen diren.

Emozio guzti hauek garbiak erakusten dira, eztitu gabe, bigundu gabe…emozioen adierazpen naturala edota sentimenduen egiazkotasuna aldarrikatuz. 
Eszenaratze honi esker, haur, gazte nahiz helduek pertsonaiekiko enpatia sentitu eta protagonisten mundo emozionalarekin bat egiten dute.
Pertsonaien leitmotive-arekin zuzenean lotuta dagoen eszenografia sinboliko bat aukeratu dugu: 
Artilea Grazianarekin lotuta dago, egurra Ilazkirekin eta ilargia Hilalekin.

Trailer